viernes, 11 de febrero de 2011

Ezagutzen hasteko...


Nire pertsona ezagutzen hasteko, gustuko ditudan gauzak idatziko ditut, eta horrela zuek nire bizitzaz zerbait gehiago jakin ahal izango duzue.


Ba normala denez, gustuko ditudan gauzak asko dira, baina gehien praktikatzen ditudanak eta benetan gustuko ditudanak kontatuko dizkizuet.




Adibidez dantza egitea gogoko dut, eta baita ikustea ere. Ekintza hau astero praktikatzen dut. Asko gustatzen zaidan modalitate bat, adibidez, jazz dantza da, oso modalitate polita eta originala.
Baina honetaz aparte beste modalitate batzuk ere atsegin ditut.








Astero praktikatzen dudan beste ekintza bat da antzerkia. Talde batekin, urtean zehar, antzerki bat prestatzen dut eta kurtso bukaeran publikoarentzat emanaldi bat egiten dugu.









Azkenik hain beste praktikatzen ez dudan ekintza bat aipatuko dizuet, esku baloia. Duela urte batzuk talde batean nengoen, esku baloi talde batean, baina denbora pasa eta utzi egin nuen.







No hay comentarios:

Publicar un comentario