jueves, 17 de febrero de 2011

EUSKAL MITOLOGIA

MARTINTXO
Kristautasunarekin pertsonaia honek San Martin izena hartu du, eta Gizaki Aroaren jaiotza Jesusen jaiotzarekin nahastu. Adimen izugarri argia duen gizakia da Martintxo; esan ohi da da Basajauni San Martinek lapurtu ziola artoa eta arbia landatzeko sekretua, abarka handietan zekalea ezkutatuz.
Eraikuntzan istorio harrigarriak egozten zaizkio Martintxori, honako hau kasu:
Eliza bat asi ziren eraikitzen Villabonako herrian; gauez San Martinek egun Amasako eliza dagoen muinora garraiatzen zituen harri, lan tresna eta material guztiak, airean hegaldatuz.
Egunak igaro ahala, gauza bera gertatzen zen, alegia, gauez dena desagertzen zela, harik eta
Martin deunak gura zuen toki bertan eraiki zuten arte, gerora bere izenez bataiatu zuten

No hay comentarios:

Publicar un comentario