EGUZKI
Eguneko argizagi nagusia esan gura du. Lurraren alaba da, ongilea, Bergaran ama-alaba lotura hau azaltzeko zara esan ohi da eguzkia azaltzen denean: Eguzki amandrea badoia bere amangana. Eguzki azaltzen denean iluntasuneko azti maltzur guztiak izkutatzen dira. Baserri eta txaboletako ateak ekialderantz gidaturik daude Eguzki omentzeko, aintzinateko hilerrietan Eguzkiren sinboloa da azaldunena. Esan ohi da San Juanetan Eguzkiren etorrera ospatzeko makil bat harkaitz bati joaz laguntzen zaiola irteten.
Eguzkiari izen ezberdinak eman zaizkio tokian tokiko: Eguski, iguazki, eguzku, ekhi,
iki... badira jinkoaren begia deitzen diotenak ere.
Esan ohi da Eguzki azaltzean hainbat jeinuk eta lamik beraien indarra galtzen duela, Mondarrainen artzai batek lamia bati urrezko orrazia lapurtu eta ihesean abiatu zen, lamiak artzaia heldu behar zuen unean Eguzki altxatu zen eta lamia bere leizerantz izkutatu zen artzaiari hau oihukatuz: Eskerrak emaitzok Iuzkiari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario