viernes, 27 de mayo de 2011

Ziazerba pizza.

Zer iruditzen zaizue nire proposamena?

ziazerba krema besamelarekin

zer iruditzen zaizue nire proposamena?

Ziazerba tortilla

Gustatzen zaizue nire proposamen hau ziazerbak aprobetxatzeko?

Ziazerba ganba eta hirugiharrarekin

Zer iruditzen zaizue nik egindako proposamena?

Arroza ziazerbekin

ziazerba krema besamelarekin

zer iruditzen zaizue nire proposamea?
https://docs.google.com/a/sanbizenteikastola.com/present/view?id=dg8fwntb_220fghs5rf9&revision=_latest&start=0&theme=blank&cwj=true

ziazerba purea

zer iruditzen zaizue ziazerbekin egin daitekeen errezeta hau??

Ziazerba pizza

Zer iruditzen zaizue nire proposamena?

Ziazerba kroketak

Zer iruditzen zaizue nire proposamena?

zihazerba kaneloiak

Zer iruditzen zaizue nire proposamena?

lunes, 2 de mayo de 2011

Ilargiaren Alaba

Niri liburu hau ez zait asko gustatu ez zaidalako jorratzen den gai asko gustatzen egia esanda.
Baina irakurtzen jartzen nintzenean historian sartzen nintzen eta horrialdeak eta horriak irakurtzen nituen eta ez nintzen konturatzen zenbat horri irakurtzen nituen baina ere esan baharra daukat gauza batzuk ez nituela ulertzen beste euskera batean idatzitak daudelako.
Baina azkenean ez zen ahin liburu txarra izan.
Bakarrik sorginei edo Erdi Aroari buruzko historiak gustatzen zaien pertsonei gomendatuko nieke liburu hau.

ILARGIAREN ALABA



Niri liburu hau ez zait batere gustatu.
Gaiza erdi aroan kokatuta dago, eta sorginei buruz hitz egiten du, eta niri horrelako istorioak ez zaizkit gustatzen.
Bere idazteko modua ere ez zait gustatu, ez zelako ondo ulertzen eta buelta asko ematen dituelako gauza bat azaltzeko. Orduan haspertu egiten nintzen irakurtzen.
Madalen, protagonista, gustatu egin zait oso hausarta delako, eta bere familiarengatik bere bizitza emango zuelako.
Liburu hau ez zaidanez gustatu, ez nioke inori aholkatuko, oso haspergarria iruditzen zaidalako.

Arantxa

ILARGIAREN ALABA

ARGUMENTUA:

1609.urtea zen Madalen bere herriko errekan zegoen bere hankak bustitzen. Bere amarengandik ikasi zuen.Egun batean bere aita hil zitzaion eta bere ahizpa txikia lurperatua zegoen lekuan lurperatu zuten, beraien etxe parean zegoen zuhaitz baten ondoan.

Behin Estebania, Madalenen

ama, herrira jeitsi zen Madaleni senar bat bilatzera baina egun bat pasatu zen eta ez zen itzultzen orduan Madalen herrira jeitsi zen ea bere ama han zegoen ikustera. Herrira iritsi zenean, kalean ez zegoen inor, ate guztiak itxiak zeuden eta bat batean bere izebak besotik heldu eta bere etxera eraman zuen. Madalenek ea jendea non zegoen galdetu zion eta izebak herrian sorginak zeudela eta inkisidore bat etorri zela sorginak eramateko eta bere ama eraman egin zutela esan zion.

Madalen bere etxera joan zenean, mendirantz jo zuen, bidetik atera zen eta inoiz ez egon zen leku batera joan zen. urrutian etxe bat ikusi zuen eta ara joan zen. Etxe hartan, Andra Gaila bizi zen. Ez zuen herritarrekin harremanik eta Madaleni esan zion bere ama aurkitzen lagunduko zue

la. Bi poltsatxo eman zizkion bat hauts berdeekin eta beste bat hauts gorriekin. Hauts berdeak urarekin nahasten bazenituen eta hedatzen bazenituen, Andra Gailarekin itzegin ahal zezakeen nahiz eta oso urruti egon baina ilargi betean hobeto funtzionatzen zuen. Hauts gorriak berriz, bere ama aurkitzen duenean urarekin nahastu eta amari emateko ziren.

Anda Gailaren esanekin Madalen Logroñorantz abiatu zen.

Egun asko pasa hondoren, emakumeen kartzela batean sartu zuten baina eskapatu egin zen. Horietako gau batean hauts berdeak erabili zituen eta Andra Gailak esan zion aurreraka jarraitzeko eta herri batera iristerakoan Maudaren etxera joateko.

Bat batean esnatu zen, biluzik zegoen eta Andre bat bere gorputza arakatzen zegoen. Mauda zen. Madalenek hanka bihurritua zeukan eta ea zauri gehiago zituen begiratzen ari zen.

Maudaren etxean sendatu arte egon zen eta gero, Maudaren senar hilaren anaiaren laguntzaz Logroñora iritsi zen eta han enteratu zen bere ama ospakizun handi batean erreko zutela beste pertsona batzuekin. Kartzela horretan sartu ahal izan zuenean, Andra Gailaren hautsak eman zizkion bere amari. Estebania oso ahul geratu zen, hil zorian.

Egun batean ofizial batek Estebania hilda zegoela pentsatzen zuen eta kartzela ondoan zegoen zelai batean lurperatu zuen. Madalenek o

fiziala segitu egin zuen eta gauean lurpetik atera zuen bere ama orduan Madalen, Estebania eta Julian, Maudaren senar hilaren anaia, etxera itzultzeko bidea hartu zuten.

Julia

nek Estebania hobera egiten laguntzen zion eta asko hobetu zen bere laguntzari esker. Egun batean Julian bere etxera itzuli zen. Estebaniak okerrera egin zuen eta hil egin zen. Madalenek bere familiako guztiak lurperatuta zeuden lekuan lurperatu zuen ama.

Madalen Andra gailarengana joan zen eta berarekin bizitzen geratu zen. Andra Gailak landareen ezaguera erakutsi zion Madaleni eta Madalenek ea sorginak ziren galdetu zion Andra Gailari baina Andra Gailak ez zion erantzun.

KOKAPENA:

Erdi Aroan kokatua dago 1609.urte inguruan. Zugarramurdi herrian bizi zen Madalen eta Amaiur herrixka ere agertzen da. Iruñea eta Logroño hirietan ere egoten da liburuko protagonista.

PERTSONAIAK:

Madalen protagonista da.

Julian Maudaren senar hilaren anaia da

M

auda Andra Gailaren aspaldiko lagun bat da.

Andra Gaila Madaleni ama aurkitzen dion pertsona bat da.

MADALEN:

Nik ilehoria eta ile oso luzearekin imajinatzen dut. Argala eta altua eta begi marroiekin. Arropa ez oso garbiekin ere imajinatzen dut.

Mentalki oso indartsua da eta errekan hankak sartzea gustatzen zaio.

IRITZI PERTSONALA:

Liburuaren gaia ez zait asko gustatu. Duela asko gertatutako istorioak baino gehiago nahiago ditut gure garaian gertatutako istorioak. Gero ere historiari buruzko istorioak ez ditut atsegin. Euskara maila, gure adina duten pertsonentzako pixka bat zaila da hitz arraro asko daudelako nahiz eta hitz gehienen esanahia liburuaren bukaeran edo azkeneko

orrietan egon. Letra mota liburuetan normalean dagoen letra da eta tamaina ona da ez delako ez oso handia ez oso txikia. Piska bat aspergarria iruditu zitzaidan liburuaren gehieneko partean batez ere hasieran. Liburu honeri haria hartzea kostatu egiten delako edo niri gutxienez. Gure adineko ikasleei edo kurtso bat gehiago dauden ikaskeei gomendatuko nieke liburu hau.




ANE

ILARGIAREN ALABA


Niri liburu hau ez zait gustatu niri liburuak errealistoagoak gustatzen zaizkidalako eta ez sorginei buruz, baita ere urte hauen inguruan gertatutako istoriak gustatzen zaizkit horregatik ez dut gustoko izana izan.

Azkar irakurtzen zen, baina bazeuden nahiko gauza ez zirenak ulertze, orduan horrek ere mantsotu egiten zuen irakurketa.

Uste dut gure adinerako aproposa dela, baina liburuak gehiago fantasiazkoak gustatzen baldin bazaizkizu.

liburuaren iritzia



Niri liburu hau ez zait asko gustatu eta nire iritziz liburuaren gaiaren ondorioz izan da.



Egia esanda niri liburuan jorratutako gaia ez zait gustatu sorginen gauzak eta orrelakoak ez nautelako erakartzen.



Liburuan agertzen den euskara nahiko arraroa iruditu zait eta nahiz eta glosarioa egon hitz batzuk ulertezinak iruditu zaizkit.



Beste alde batetik istorioa ondo garatuta dagoela iruditu zait eta egia esnda erdi aroko egoeran oso ondo sartu dira baina horrela izan arren liburuak ez du lortu nire arreta deitzea eta nahiko zaia egin zait liburua bukatzea

nire pelikula (shooter el tirador)



Pelikula hau asko gustatu zitzaidan. Oso onak dira kamuflatzeko erabiltzen dituen arropa, baita pelikula nola dagoen eramanda.



Oso onak dira efektu espezialak, baita pelikula nola garatzen den.



Akzioa dago eta ez zaio falta ezer. Niretzako ikaragarria da.


Iker

"ilargiaren alaba" IRITZIA


Niri liburua ez zait gehiegi gustatu.
Hitz egiten duen gaia asko gustatzen zait, zorginak eta gauza bitziei hitz egiten dutenean, ba interesgarria iruditzen zait baina ez zait gustatzen nola liburua planteatu duen.
Hazieran oso txarra iruditzen zait eta beste zatia baita, dena azaldu behar duelako iruditzen zait, gauza bera esan ahal du baina ez ematen hainbeste bira gauza bat esateko.
Dena batuz, nire iritzia da liburu hau pisutzua dela.

Iker

Ilargiaren Alabaren iritzi pertsonala


Liburua ez zait batere gustatu. Baina gaia interesgarria da sorginei buruzko gaiak atzegin ditudalako, horren barruan fikzioazko gaiak daude eta hoiek asko astzegin ditut.

Istorio honetan Maialen da protagonista eta oso ausarta da. Bere ama baitzerakoan eta bere neba-arreba Estabania kartzelan sartzerakoan.

Orokorrean liburuia oso azpergarria eta zaila iruditu zait. Zaila iruditu zait euskalkiarengatik

"Ilargiaren alabaren" iritzia.


Liburua ez da irakurri ditudan hoberenetakoa izan. Istorioa ez da gaizki egon, baina kontatzeko modua ez zait batere gustatu, oso aspergarria iruditu zaidalako, eta ez zela oso ondo ulertzen.

Lehen esan dudanez, istorioa gustatu egin zait, sorginen gaiak atsegin ditudalako, eta Madalen oso protagonista ausarta eta garrantzitsua iruditu zaidalako.

Baina orokorrean liburua ez zait asko gustatu, beraz ez nioke inori gomendatuko, batez ere esandakoarengatik, aspergarria eta zaila delako ulertzeko.