lunes, 2 de mayo de 2011

ILARGIAREN ALABA

ARGUMENTUA:

1609.urtea zen Madalen bere herriko errekan zegoen bere hankak bustitzen. Bere amarengandik ikasi zuen.Egun batean bere aita hil zitzaion eta bere ahizpa txikia lurperatua zegoen lekuan lurperatu zuten, beraien etxe parean zegoen zuhaitz baten ondoan.

Behin Estebania, Madalenen

ama, herrira jeitsi zen Madaleni senar bat bilatzera baina egun bat pasatu zen eta ez zen itzultzen orduan Madalen herrira jeitsi zen ea bere ama han zegoen ikustera. Herrira iritsi zenean, kalean ez zegoen inor, ate guztiak itxiak zeuden eta bat batean bere izebak besotik heldu eta bere etxera eraman zuen. Madalenek ea jendea non zegoen galdetu zion eta izebak herrian sorginak zeudela eta inkisidore bat etorri zela sorginak eramateko eta bere ama eraman egin zutela esan zion.

Madalen bere etxera joan zenean, mendirantz jo zuen, bidetik atera zen eta inoiz ez egon zen leku batera joan zen. urrutian etxe bat ikusi zuen eta ara joan zen. Etxe hartan, Andra Gaila bizi zen. Ez zuen herritarrekin harremanik eta Madaleni esan zion bere ama aurkitzen lagunduko zue

la. Bi poltsatxo eman zizkion bat hauts berdeekin eta beste bat hauts gorriekin. Hauts berdeak urarekin nahasten bazenituen eta hedatzen bazenituen, Andra Gailarekin itzegin ahal zezakeen nahiz eta oso urruti egon baina ilargi betean hobeto funtzionatzen zuen. Hauts gorriak berriz, bere ama aurkitzen duenean urarekin nahastu eta amari emateko ziren.

Anda Gailaren esanekin Madalen Logroñorantz abiatu zen.

Egun asko pasa hondoren, emakumeen kartzela batean sartu zuten baina eskapatu egin zen. Horietako gau batean hauts berdeak erabili zituen eta Andra Gailak esan zion aurreraka jarraitzeko eta herri batera iristerakoan Maudaren etxera joateko.

Bat batean esnatu zen, biluzik zegoen eta Andre bat bere gorputza arakatzen zegoen. Mauda zen. Madalenek hanka bihurritua zeukan eta ea zauri gehiago zituen begiratzen ari zen.

Maudaren etxean sendatu arte egon zen eta gero, Maudaren senar hilaren anaiaren laguntzaz Logroñora iritsi zen eta han enteratu zen bere ama ospakizun handi batean erreko zutela beste pertsona batzuekin. Kartzela horretan sartu ahal izan zuenean, Andra Gailaren hautsak eman zizkion bere amari. Estebania oso ahul geratu zen, hil zorian.

Egun batean ofizial batek Estebania hilda zegoela pentsatzen zuen eta kartzela ondoan zegoen zelai batean lurperatu zuen. Madalenek o

fiziala segitu egin zuen eta gauean lurpetik atera zuen bere ama orduan Madalen, Estebania eta Julian, Maudaren senar hilaren anaia, etxera itzultzeko bidea hartu zuten.

Julia

nek Estebania hobera egiten laguntzen zion eta asko hobetu zen bere laguntzari esker. Egun batean Julian bere etxera itzuli zen. Estebaniak okerrera egin zuen eta hil egin zen. Madalenek bere familiako guztiak lurperatuta zeuden lekuan lurperatu zuen ama.

Madalen Andra gailarengana joan zen eta berarekin bizitzen geratu zen. Andra Gailak landareen ezaguera erakutsi zion Madaleni eta Madalenek ea sorginak ziren galdetu zion Andra Gailari baina Andra Gailak ez zion erantzun.

KOKAPENA:

Erdi Aroan kokatua dago 1609.urte inguruan. Zugarramurdi herrian bizi zen Madalen eta Amaiur herrixka ere agertzen da. Iruñea eta Logroño hirietan ere egoten da liburuko protagonista.

PERTSONAIAK:

Madalen protagonista da.

Julian Maudaren senar hilaren anaia da

M

auda Andra Gailaren aspaldiko lagun bat da.

Andra Gaila Madaleni ama aurkitzen dion pertsona bat da.

MADALEN:

Nik ilehoria eta ile oso luzearekin imajinatzen dut. Argala eta altua eta begi marroiekin. Arropa ez oso garbiekin ere imajinatzen dut.

Mentalki oso indartsua da eta errekan hankak sartzea gustatzen zaio.

IRITZI PERTSONALA:

Liburuaren gaia ez zait asko gustatu. Duela asko gertatutako istorioak baino gehiago nahiago ditut gure garaian gertatutako istorioak. Gero ere historiari buruzko istorioak ez ditut atsegin. Euskara maila, gure adina duten pertsonentzako pixka bat zaila da hitz arraro asko daudelako nahiz eta hitz gehienen esanahia liburuaren bukaeran edo azkeneko

orrietan egon. Letra mota liburuetan normalean dagoen letra da eta tamaina ona da ez delako ez oso handia ez oso txikia. Piska bat aspergarria iruditu zitzaidan liburuaren gehieneko partean batez ere hasieran. Liburu honeri haria hartzea kostatu egiten delako edo niri gutxienez. Gure adineko ikasleei edo kurtso bat gehiago dauden ikaskeei gomendatuko nieke liburu hau.




ANE

3 comentarios:

  1. Muchas Gracias! Aunque me he leído el libro no conseguí entender nada. Gracias a ti se de que va el libro mas o menos. Es uno de los peores libros que he leido...
    Graciaas!!

    ResponderEliminar
  2. podeis explicar como son los personajes???

    ResponderEliminar