jueves, 17 de febrero de 2011

Euskal Mitologia

Akerbeltz:

Kobazulo, leize nahiz lur azpiko mitoen artean bada numede bat beste jeino askoren buru dena: Akerbeltz. Haren inguruan hainbat sineskeria eta ekintza biltzen dira, hala nola ekaitzak sor ditzakeela eta animaliak sendatzeko gai dela. Horregatik, ohikoa izaten zen baserrietako ukuiluetan aker beltz bat haztea, beste animalien eritasunak uxa edo bere gain har zitzan.
Euskal sorginkeriak oihartzun handia eman zion lur azpiko numede honi. Hala ere, sasijakintsu eta inkisidoreen ahotan erabiltzen zen Akerbeltz oso urrun dago herri xeheak babesten zuen akerrarengandik, aker beltza kultura askotan deabruaren eta satanismaren sinbolotzat hartu baita.
Hala, uste da sorginen bileretan Akerbeltz gurtu ohi zela, bere inguruan dantza eginez eta isats azpian musu emanez.
Bilera haiek akelarre izenez egin ziren ospetsu eta Euskal Herriko hainbat leku dira haien lekuko: Petralanda, Mañaria, Urkiza, Abadelueta, Larrun, Zugarramurdi, Urdazubi, Irantzi, Jaizkibel, Pullegi, Arbaxa...
Baliteke estreinean abelzaintzaren babesle gisa azaltzen den Akerbeltzek bere sustrai maltzurra Pirinioko mito antikristau batekin lotura zuzena izatea; alegia, Aherbelste edo Berzeburekin.






No hay comentarios:

Publicar un comentario