jueves, 17 de febrero de 2011

Euskal Mitologia


Miel Otxin

Lantz herriko inauterietako pertsonairik esanguratsuena da.
Herriko gazteek lastoz betetzen dute hiru metroko erraldoia. Kapela pikoduna, alkandora, kartoizko aurpegia, galtza urdinak, gerriko gorria eta gomazko nahiz larruzko abarketak jantzia azaltzen da. Euskarri gisara, bi pago adar erabili ohi dira gurutze eran ezarrik erraldoiaren barrunbeetan. Bular alde eta besoetan, herriko gazteek afitxak jartzen dizkiote; adibidez, "Lantzeko gazteak badatoz" diotenak.
Miel Otxin izena bidelapur ezagun bati zor zaio; antza denez, Lantz inguruko mendietan ezkutatzen omen zen. Harritzeko da horren panpina garai eta pisutsua herriko gazteek hain erraz eramatea; txandaka eramaten dute, dantza agortezinetan. Milla Otxin izena ere hartzen du erraldoiak, behinola lapurtutako lau pezetako mila txanpon inguruko pasartea dela medio. Herrian zehar batetik bestera eraman ondoren, frontoira eraman dute, eta bertan, tirokatzeko plantak egin ostean, su ematen diote, urte osoan Lantzen gertatu diren zorigaitzak ustezko erruduntzat hartzen baitute Miel Otxin.







No hay comentarios:

Publicar un comentario