jueves, 17 de febrero de 2011

EUSKAL MITOLOGIA

INGUMA

Gauez etxeko logeletan azaltzen den jeinu maltzurra dugu Inguma. Eztarrian korapilatzen zaio lo dagoenari arnasa etenaz, itolarri jasangaitza sorraraziz.

Amesgaiztoen, lo ezintasunen, haur
negartien eta senda ezinezko gaitzen errua Inguma jeinuari egozten zaio.

Baserri askotako ustea da, Inguma hildako arbaso baten espiritu urduria dela, sendiarekin haserreturik, heriotzaren azken arnasa bakean hartu ez duena.

Ingumaren agerraldiak ekiditeko, Gauargi jeinu ongileari egiten diote otoitz. Bestalde, kristautasunarekin batera, besteak beste, Ines, Prudentzio, Andres edo Pedro deunei errezatzen zaie Inguma etxetik urrun izateko. Halaber, Ezpeletan eta Saran oheratu aurretik honako hitzak esaten dituzte, Ingumaren beldurrik gabe lo goxoetan erortzeko:




"Inguma enauk hire izu

Jainkoa ta Andre Maria
hartzentiat lagun;
zeruan izar, lurrean belar, kostan hare

haiek denak zenbatu arte

etzadiela niganat ager."

No hay comentarios:

Publicar un comentario