jueves, 17 de febrero de 2011

EUSKAL MITOLOGIA: KIXMI


EUSKAL MITOLOGIA
KIXMI


Jentilek Kixmi izenez bataiatu zuten Kristo: Kixmi-k tximinoa esan guradu. Gizakiaren aroa Jesukristoren jaiotzarekin lotzen zuten jentilek; alegia, jentilen desagertzearekin. Kixmiren inguruko mitoak ugariak dira. Erabiliena Balankalekuko trikuharrian kokatzen da, Ataungo Leizadimendiaren hegalean. Istorio horrek dioenez, mendian dantzan zebiltzanjentil batzuek izar argitsu bat gerturatzen ikusi zuten zeru ertzean, iugarri ikaratu ziren eta jentil zahar eta jakintsuenarengana jo zuten, iritzi bila. Agure zaharrak, urteen poderioz, betezalak eroriak zeuzkan, eta ezin ikus zezakeen zeruko hodei argitsua. Bi sardez jaso zizkioten betazalak jentil jakitunari eta argiari so egitean honela mintzatu zitzaien gerturatutakoei: -Anai-arrebak, Kixmi heldu da, eta bararekin jentil aroaren azken arnasa. Bota nazazue leize-zulo hartatik barne, eta eegizue zuek ere berdin. Azkenak itxi dezala harpea haitz batekin, eta joan dadila menditik beheraKixmiren jaiotzaren berri gizakiari ematera. Hala egin zuten denek eta hargatik deitzen diote jentilen hilobia edo jentil harria Balankalekuko trikuharriari. Badirudi beste jentil Guztiak lurperatu zituen azken jentila Olentzero dela.




No hay comentarios:

Publicar un comentario