domingo, 3 de junio de 2012

Nire proiektua, Plastika:

Kaixo, ni Guillermo naiz eta proiektu hau egin dut. Proiektua egiteko ez dut teknika konkretu bat hartu, teknika asko erabili ditut hau egiteko.  Material eta erraminta asko erabili ditut adibidez:

-Plastilina
-Albal papera
-Buztina
-Kola
-Papera
-Pintzelak
-Artaziak
-Tenis pilota bat
-Paper urdina
-Hosto batzuk
-Zerrautsa edo serrina

Hau egiteko pausu asko eman ditut:

Lehenengo, abestia entzun nuen, eta abestia ez zidan ezer bururatu hau egiteko , orduan Ikerrek, hau egitea esan zidan, idei ona zela jakin ondoren, proiektua egiten hasi nintzen. Lehenengo, plastilinarekin kartoi erdia forratu nuen, ipar poloa egiteko. Gero plastilinarekin artzak egin nituen ipar poloa zela gehiago jakiteko, ondoren igluak  egin nituen eta kolarekin plastilinara pagatu nituen. Hau egin eta gero, aldizkariarekin bolatxoak egin nituen are gehiago dagoela gehiago emateko, eta gero kartoira pegatu nituen, gero zerrautsa pegatu nuen eta makil batzuk hartu nituen eta palmera besalako zuhaitz batzuk egin nituen ondartza dela gehiago desberdintzeko. Denbora pizka bat utzi ondoren paper urdinarekin ura egin nuen, eta piska bat aplastatu nuen olatuak egiteko, eta paper normalarekin itsasontzi batzuk egin nituen. Eta hau egin ondoren, proiektua bukatu nuen.



Gai hau egiteko, Ikerrek bururatu zidan, abestiaren gaiarekin ez du erlazio handirik baino abestiarekin eta nire eta Ikerren imaginazioarekin gaia piska bat moldatu dugu. Abestian, ona eta txarraren artean hitz egiten du, et nik ona ondartza eta beroa direla eta txarra ipar poloa eta hotza direla jarri ditut. Piska bat desberdinak dira baina bueno nire ustez proiektua generalean ondo atera zait nahiz eta erlazio asko ez izan abestiaren gaiarekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario