lunes, 26 de marzo de 2012

Baratzako Egunerokoa

2011ko martxoaren 26a

Gaur, hasi gara berriro baratza lantzen. Guztiok klasean elkartu gara eta egin beharrak banatu ditugu:

Prozesua dokumentatu:
  • horretarako blog sarrera hau egin dugu.
  • Prozesua egiten Aitor eta Guillermo haritu dira. Prozesua dokumentatzeko hainbat argazkiak botata dituzte, blog sarrera hau egiteko.
Baratzaren esparrua, prestatu:
  • Prestatzeko hainbat garbiketa egin ditugu. Eskobatu, plastikoa kendu, lurra jaso eta paperak kendu. Hau egiteko, Jokin, Josu, Ruben eta Izan parte hartu dute.

Konposterotik ongarria atera:

  • Konposterotik ongarria ateratzean arazoak izan ditugu, ongarri likidoa ateratzen ez zelako, orduan, ura hartu behar izan dugu eta makil batekin desataskatu behar izan dugu, geroago, konpost likidoa hartu dugu eta landareei eraman diegu.


Landare berriak landatu: Landare berriak ekarri dizkigu David eta ondoren lurra prestatzen hasi gara. Lurra mugitzen ureztatzen eta lur berriarekin (turba) nahasten. Gero, konturatu gara marrubiak estoloiak ematen hasi direla, berri oso on bat, zeren eta hori esan nahi du marrubi gehiago izango ditugula. Ondorengo argazkian oso garbi ikusten dira estoloiak:


Ureztatu: Urestatzeko unean, landareak jarrita, arazo batzuk izan ditugu zeren eta batzuk hostoak ureztatu dituzte eta hori arazo bat da, zeren eta hostoetan dauden ur tantak lupa efektua egiten dute eguzkiarekin batera eta landareak hiltzen dira.

Erebai, ura hartzerakoan ureztatzailea erori zaigu eta komuna zikindu dugu.

Azkenekoz, landareak ureztatzean gehiegi ureztatzeagatik "entxarkatu" egin dira eta bulkatu egin dira, arazoa konpondu ostean, landare polit eta sendo batzuk ditugu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario