lunes, 16 de abril de 2012

Iruzkin testua: Diktadura eta Buruzagi Politikoak

Jakina da gero eta diktadura gutxiago daudela, nire ustez globalizazioarengatik.

Hasteko, esan beharra dago beti egon direla diktadoreak, gizakiaren sorreratik alegia. Baina gaur egun hori gero eta inposibleagoa da. Zergatik? Orain, herrialde guztiek laguntzen dute diktadura gehiaoez egoteari. Nola egiten dute hori? ONUaren bitartez. Baina honekin arazo bat dago. Konbenitzen zaigunari laguntzen diogula beti. Adibidez, Ipar Koreako Kim Jong diktadore berria. Zergatik ez du ONUk Ipar Korea askatzen? Zergatik ez du Kim Jong zigortzen? Irribarre politagatik da, ala? Ez, konbenientzia da. Edo beste kasu BATZUK (pila bat): Afrikako herrialde txiroak. Ugandako kasua oso bitxia da adibidez: petroleo kantitate izugarria aurkitzen dute eta AEBk sartzen dira hango gatazkekin laguntzera. Benetan bitxia.

Honekin esan nahi dut dena ez dela dirudiena eta globalizazioa hasi zenetik buruzagi politikoak zintzotasuna irribarre faltsu batez ordezkatu dutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario