martes, 26 de marzo de 2013

PLASTIKAKO LANA GAROA


Pieter Cornelis (Piet) Mondriaan edo Mondrian (1872ko martxoaren 7 - 1944ko otsailaren 1a), herbehereetako margolaria izan zen. 1905 eta 1907 artean bere abizenari a bat kendu egin zion. XIX. mende amaierako artegile holandar honek hasierako etapan bere herri inguruko paisaia eta errotak margotu zituen moduinpresionista eta espresionistan, 1908 aldera Fauvismoak erabilitako koloretan eragin zuelarik. Pixkanaka bere koloreak kolore nagusietara mugatzen hasten dira, hots, gorria, horia eta urdina.
Kubismoaren eraginaz ere, 1911 eta 1914 artean, paisaiako gaietatik abiatuz abstrakziorako joera hartuko zuen eta arte mailan garrantzia zuen lanetara iritsi zen, kolore nagusi eta angelu zuzeneko konposizio abstraktuetara, marra beltz lodiez bananduta. Zenbat eta sinpleago orduan eta hobeko ideiari jarraituz.
Amsterdamen Van Doesburg buru zutela artista holandar batzuek De stijl aldizkariaren inguruan arte mugimendua sortu zuten Mondrian artegile garrantzitsuena izanik. Neoplastizismoa izeneko mugimendu hau, abstrakzioan eta kolore eta forma sinple eta sintetizatuetan oinarriturik, XX. mendeko diseinu, pintura, eskultura eta arkitekturaren aitzindarietakoa izango da.
Mondrianen estetika ikerketa espiritualean datza, Malevitxen suprematismoaren antzera, artea euskarri bezala erabiliz, egiaren bila arituko da eta bide horretan, sinpletasunaren konplexutasuna ardatz, forma kurboak, ehundura eta nagusiak ez diren koloreak baztertu zituen. Mundu osotik bidaiatu zuen, Herbeherak, Paris, Londres, New York.
Neumoniaz hil egin zen, New Yorken Brooklyn-en.

Nire lana hau da:
Proiektu honetarako erabili ditudan materaialak eta herramientak hauek izan dira:
- Koloretazko plastidekorrak
- Kola txuria
- Purpurina marroia eta orlegia
- Guraizeak
- Kartulina txuria


Egitazko obra hau da:


















Marrazki hau egin dut, erreza eta polita iruditu zaidalako. Nire ustez, pixka bat "zozoa" dela uste dut orduan, purpurina jarri diot eta marrazkiari buelta pixaa bat eman diot horrela hobeto geratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario