Joan Miró i Ferra 1893ko apirilean jaio zen eta 1983ko abenduan hil egin zen. Kataluniar margolari, eskulturgile, grabatzaile eta zeramikari bat izan zen. Surrealismoaren ordezkari nagusienetako bat izan zen eta 1975an Joan Miró fundazioa sortu zen. Merkataritza
ikasketak egin zituen eta bi urtez bulego batean egin zuen lan, harik
eta gaixotu zen arte. Gurasoek Tarragonako Mont-roig del Campera eraman
zuten sendatzera. 1912an Bartzelonara itzuli zen eta Francisco
Gali pintorearen eskolan hasi zen. Gali
izan zen, beraz, Miróri Parisko azkeneko arte joeren berri eman ziona.
Orduan ezagutu zuen Mirók Antoni Gaudíren arkitektura zoragarria ere.
Joan Mirók gizaki primitibo batek edo haur batekikusiko lukeen moduan
antzezten zuen izadia. Alde horretatik, oso hurbil
zegoen dadaista eta surrealistetatik.
1915etik
1919ra Mirók Bartzelonan, Montroigen eta Mallorcan lan egin zuen, eta
paisajeak, erretratuak eta gorputz biluziak margotu zituen kolore ilun
eta biziz. 1919tik aurrera, Parisen eta Mont-roigen bizi izan zen,
txandaka. 1925etik 1928ra, surrealismoak eta Paul Klee margolari
suitzarrak eragin nabarmena izan zuten Mirórengan, honen
pintura onirikoetan eta paisaje irudikatuetan ikusten den bezala.
Lana:
Materiala eta erramintak:
-Arkatza
-Goma
-Errotulagailuak
-Papera
Prozedura:
Lehenengo kopiatu dut paper batean eta geroago, joan naiz margotzen errotulagailuak erabiliz, eta politagoa geratzeko nire iritziz, bere izena jarri dut alboetan nire ustez hobeto geratzen delako.
Zergatik egin dut:
Egin dut kuadro hau oso erraza eta polita aldi berean delako. Gaiera oso kolore biziak eta oso ilunak erabiltzen ditu, eta ez du kolore bat errepikatzen.
Argazkiak:
Hau da benetazkoa:
Eta hau nirea:
No hay comentarios:
Publicar un comentario