jueves, 13 de octubre de 2011

"OVNI-a mendian"



Arratsalde hartan, Mikel eta Ion, Mendira abiatu ziren egun pasa. Arratsalde arrunt bat izango zen. Bai horixe! Baina, benetan ez zuten espero gertatuko zena. Inork ez du horrelako gauzarik espero.

Mendian oinez zebilen, alai. Bapatean zeruan su bola bat agertu zen eta mendiaren alde batean erori zen, zulo harrigarri bat eginez.

-Goazen! Azkar! -esan zuen Ionek.
-Baina ezin gara zuloan sartu! -erantzun zuen Mikel.
-Orduan sartuko gara kobazulo hortatik -esan zuen Ionek eta adierazi zuen hatzarekin.

Sartu ziren kobazulotik. Eta bertan, parterik sakonenean metalezko plater antzeko zerbait aurkitu zuten. Gerturatzean bi pertsonai topo egin zuten. Ez ziren gizakiak, baina antzekoak ziren. Gu bezalakoak baina bi metrokoak eta beso eta hanka finekin. Momentu hartan, trajedun tipo batzuk iritsi ziren, korrika armekin. Lehenengo tipoa gerturatu zenean kobazuloaren atal bat itxi zen. Justu haien atzean eta bostak barruan geratu ziren ilunpean.

-Geldi hor! -esan zuen tipoa- Disekzioa egitea oso garrantzitsua da gobernurako
-xuxurlatu zuen osenki pentsatzen.

Mikelek entzun zion eta ez zuen hori egitea utziko.

-Ezin dituzu disektzionatu! Izaki bizidunak dira! -ohiukatu zuen Mikelek
-Hau ez duzue zuek erabakitzen.
-Horregatik erabaki on bat hartu behar duena zu zara. Nor egingo du bestela?

Pistola gorde zuen.

-Ondo ba -esan zuen gogaituta- zoazte zuen planetara. Eta zuek mutilok ez kontatu hau inori.

Irrati apurtu baten soinua egin zuten eta aireratu ziren haien plater hegalarian, kobazuloan ihesbide bat sortuz. Baina gobernuko tipoa nola azalduko zuen gertatakoa?








No hay comentarios:

Publicar un comentario