jueves, 13 de octubre de 2011
Oiongo Karaokea
Bazen behin, Oionen, hiru txerrikume bizi zirela. Hirurak Oiongo plazan elkartzekotan gelditu ziren. Haiek Berdin berdinak ziren, zeren eta hirukiak baitziren. Plazan hirurak zeudenean, bueltatxo bat ematera abiatu ziren, baina bapatean, haietako bat horma-irudi bat ikusi zuen, eta halaxe esan zuen:
-Begiratu horma-irudi hau, hauxe esaten du: Gaur arratsaldeko 7etan Oiongo karaokea ospatuko da. Etor zaitezte mesedez.
-Zelako ideia! Nik gitarra jo nahi dut -esan zuen nagusiak-.
-Eta nik baxua! -jarraitu zion txikiak-.
-Nik bateria! - esan zuen ertainak-.
-Baina nor abestuko du?
-Ez zarete gogoratzen ipuin batean, neska bat Txanogorritxu deiturikoa, oso ahotz polita zeukala?
-Bai! - esan zuten biok batera-.
-Goazen abestiak praktikatzera eta gero deituko diogu.
-Oso ondo, goazen!
Beste aldetik, hiru otso ere elkartzekotan gelditu ziren, beraiei, berdina gertatu zitzaioten, kartela ikusi eta:
-Begira, Oionen karaokea! Parte hartu nahi dut. Nik abestuko dut!
-Nik txirula joko dut.
-Nik pianoa.
-Baino nor joko du gitarra?
-Ez zarete gogoratzen ipuin batean artzain gezurti bat zegoela?
-Egia da! Nik bere eskuko telefonoaren zenbakia dut.
-Esan.
-622 222 222
-Ongi da! (Piiiii... Piiii...)
-Bai?
-Artzain gezurtia zara ezta?
-Bai!
-Begira, guk hiru otsoak gara, kartel bat ikusi dugu, Oiongo karaokeari buruz, eta agian zuk gure gitarra jotzailea izan nahi zenuela pentsatu dugu.
-Bai, zer ordutan elkartzen gara?
-7etan plazan.
-Ongi da!
Bi ordu pasa eta gero, hiru txerrikumeak txanogorritxurekin topo egin zuten. Artzain gezurtia otsoei itxoiten zegoen baina ez ziren etortzen, eta hiru txerrikumeek artzain gezurtiari hauxe galdetu zioten:
-Ze artzain, bakarrik abestuko duzu?
-Bai, ez zait inor falta zuei irabazteko.
-Jajajaj... galdo egingo duzu!
-Bai zera!
Ordu erdi eta gero otsoak ez ziren agertzen eta txerikumeak abesten hasi ziren. Abestia bukatu eta artzain gezurtia agertokira igo zen. Jendea flipatzen gelditu ziren zeren eta bakarrik abestuko zuela, baina batean Soinu arraro bat egin eta hiru otsoak atzetik agertu ziren, jende txaloka hasi zen eta abesten hasi ziren. Abestia bukatu bezain pronto, epaileek, nori bozkatuko zioten? ( Hiru Txerrikumeei edo Hiru Otsoei) Hau zuen artean erabaki.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario