domingo, 24 de abril de 2011

Pelikularen iritzia.

"Siempre a tu lado HACHIKO"

Hori da ikusi dudan pelikularen izenburua. Pelikula oso oso unkigarria da hau, eta txakur baten fideltasuna adierazten du momentu guztietan, bere bizitza osoan zehar.

Hachiko egunero laguntzen zion bere jabeari trenera joaten lanera joateko, eta trena bueltatzen zenerako, hor zegon txakurra bere jabea jasotzeko.

Ezinezkoa ematen du, baina txakurrak beti zekien noiz etortzen zen gizona, eta hor zegoen beti, bera jasotzeko.

Egun batean, bere jabea, lanean zegoen bitartean, bihotzekoak jota hil egin zen, baina Hachiko tren geltokira joan zen egunero bezala bere jabea jasotzera.

Txakurra tren geltokitik eraman egin zuten, baina eskapatu ostean berriro bueltatu zen hara, tren geltokira, bere laguna, jabea zelako baina baita laguna ere, itxoitera. Egunero egiten zuen berdina, bere jabea itxaron, baina bera ez zen agertzen. Tren geltokian bertan hil zen txakurra, bere lagunaren zain.

Esan behar dut pelikula polit-polita dela nahiz eta amaiera penagarria izan, eta pertsona guztiei gomendatzen diet, batez ere pelikula unkigarriak gustatzen zaienei.

Virginia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario